XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

s Asko sentitzen det eguraldi txar ontan zu oneraño ekarri izana.

- Ba-dakizu...

- Bai, esan dik Miss Elisabeth'ek.

Baña... - eta Yon'ek susmo txarrez, begietara zuzen begiratu zion emazteak esatera zijoana galerazi nai ba-lu bezela.

Eta une labur batez biak ixilik egon ondoren, etxekoandreak erarik atsegiñenean:

- Miss Elisabeth'i deitu diot gaur eguerdian..., baña zu ordurako andik irtena ziñan...-

Yon'ek, etsipenez, burua pixka bat makurtu zuen.

Eta andre arrek - esaten zuen itz bakoitzak miñ emango ba-lio lez -, neke aundiz esan zion:

- Miss Elisabeth'i esan diot, alegia, nere senarrak eta biok orain arte bezela jarraitzea erabaki degula.

Au da, esandako lanerako inor ez artzea oraingoz.

- Ulertzen det...

Orduan, aulkitik jeiki-ta, etxekoandreak eskeñi zion:

- Kafesnea artuko dezu, e?

Ongi etorriko zaizu kafesne beroa.

Orrelako eguraldiarekin...

Emen epelean pixka bat egotea ere komeni zaizu eta barrurantz joan zan.

Une garratz artan, Yon'ek poz-pozik jaso zituen emakume biozkor aren eskaintza ta, batez ere, bere itz biguñak.

Bereala akeita ontziarekin, wisky botilla ta gañerako ontziekin azaldu zan etxekoandrea.

- Elurretan ibilli zeran ortan asko oztuko ziñan eta wisky kopatxo bat ere artuko dezu.

Amaren ondotik bere bi alabatxo etorri ziran.

Yon'en ondora urbildu, How do you do esan, lurrean eseri ta beren jostalluekin jarraitu zuten.

Kafesneak eta wisky txurrutak on egin zioten Yon'i.

Oñak ere, aniz bustiak izan, berotzen asiak ziran, eta zer esanik ez bere gorputz guztia.

Emakumea leyo ondora joan, kanpora begiratu ta esan zuen.

- Oraindik ezta elur geyegi jausi.

Berebillean beldurrik gabe joan naitekela uste det, eta neronek eramango zaitut autobusaren geltokiraño.

Bere seme zarrenari ots egin zion emakumeak eta bi arrebatxoak zaintzeko esan.

Berealako batean berebillan sartu ta, elurra pikor eta malutan ari zan bitartean, minutu gutxi barru autobus-geltokira iritxi ziran.

Emakumearen jokabide ona, bere ingles traketsean, nola edo ala eskertu zion Yon'ek.

Izan ere, bestela nola itzuliko ote zan araño elur zital artan!

YMCA'ra joan zan zuzenean, ordurako Miss Elisabeth'en lantokia itxia egongo bait zan.